SARBIDEA
Zuzenbideko gradua edo lizentziatura titulua izatea gomendatzen da. Hala ere, sarbidea irekita dago unibertsitate mailako edozein Lizentziatura edo Gradura.
EZAUGARRIAK
Modalitatea: guztiz online.
Malgutasuna: ordutegirik gabe, ikasle bakoitzaren egoera pertsonalei egokitzen da.
60 ECTS kredituko EHUko Berezko Masterra.
Campus birtuala: ikasleriaren parte hartzea sustatzen da kasu praktikoen bidalketen bidez eta iradokizunen zein proposamenen bidez.
Diziplina anitzeko Masterra: ezagupen teorikoekin batera, horien aplikazio praktikoa lantzea da formakuntza honen helburua.
Etengabeko ebaluazioa: irakasleek etengabe ebaluatuko dute ikaslea kasu praktikoekin eta tesina edo ikerketa lanaren bidez. Era berean, ikasle bakoitzaren ikerketa lana gaian aditua den irakasle batek tutorizatua izango da.
IRAUPENA
2024ko azaroaren 18tik 2025eko azaroaren 7ra.